Sindikatuaren arabera, «ELAk eta UGTk osatutako batzordeak» egin dute grebarako deia. Enpresak aurkeztu duen enplegua erregulatzeko espedienteari erantzuteko eginen dituzte mobilizazioak. Erran bezala, bihar, maiatzaren 8a, greba eguna izanen dute eta bertzetik, gaur, maiatzak 7, eta etzi, maiatzak 9, bi orduko lanuzteak eginen dituzte. 14:30etik 16:00etara Berriobeitiko Arcelor Mittal lantegiaren parean kontzentrazioak eginen dituzte. Toki berean, biharko greba egunean, 14:30ean, adierazpenak eginen dituzte.
Legasako Arcelor lantegiko zuzendaritzak apirilaren 10ean eman zien lantegia ixteko asmoaren berri langileei. Arcelor Mittalek Legasan duen lantegiko produkzio guzia Agurainera eraman nahi dute. Bi lantegietan, Legasakoan eta Aguraingoan, 40 laguneko kaleratze kolektiboa iragarri dute, eta tartean, Legasako lantegiko 33 langile izanen lirateke.