Otsailaren 22an, larunbata, gazteak etxez etxe ibiliko dira. Goizean, gosaldu ondotik, abiatuko dira herriari buelta ematera, eta arratsean, afaria izanen dute. Mozorro lehiaketa ere eginen dute eta aurten bi sari banatuko dituzte: bat goizeko mozorro hoberenari eta bertzea arratseko mozorro hoberenari.
Otsailaren 26an eta 27an haurrek hartuko dute lekukoa. Hilaren 26an, asteazkena, haurrak eta gurasoak baserriz baserri ibiliko dira, eta biharamunean, Ortzegun Gizen eguna ospatuko dute eskolan. Mozorrotuta, herrian eskean ibiliko dira eta eguerdian bazkaria eta arratsaldean jokoak eginen dituzte.