Nafarroako Gobernuak bertan behera utzi du Narbarteko kontzejua desagertzeko prozesua

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 31a, 10:00

Azkeneko bi hauteskundeetan ez zen zerrendarik aurkeztu Narbarteko kontzejuan eta Nafarroako Gobernuak  kontzejua bertan behera uzteko prozesua hasi zuen aurtengo udan. Berriki, ordea, jakinarazi dute prozesua bertan behera utzi, eta kontzeju izaera izaten segituko duela Narbartek.

Udan hasi zuen prozesua gobernuak, eta herritarren kezka piztu zuen. Sinadura bilketa hasi zuten eta Bertizaranako Udalak eta Narbarteko kontzejuak alegazioak aurkeztu zituzten. Gainera, ardurak banatu eta azken urteetan kontzejuan ardura zutenek segitzeko borondatea adierazi zuten. Gauzak horrela, gobernuak bertan behera utzi du espedientea, eta Narbartek kontzejua izaten segituko du.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun