Ortziralean, txupinazoaren aitzinetik haur jokoak izan zituzten eta gazteen gosaria. Etxez etxe ibili ziren gazteak eta Bertiz Abentura Parkeko arboletan ere ibili ziren gaztetxoak.
Ortziralean haur eta gazte eguna ospatu zuten. Bazkariak izan zituzten ostatuan eta arratsaldean Burrunba elektrotxaranga.
Larunbatean, haurren herri kirol erakustaldia egin zen eta zikiro jatea, Bittor Elizagoien eta Manolo Arozena bertsolariekin. Ilunabarrean, jangelako amek bokatak saldu zituzten.
Igandean akitu ziren bestak, herriko haurren bigarren krosarekin eta gazteen eta zaharren arteko herri kirol erakustaldiarekin. Gazteak nagusitu ziren eta xaltxa polita sortu zuten.