Bertizaranako gasolindegi proiektuaren kontrako elkarretaratzea eginen dute larunbatean Legasan

Ttipi-Ttapa 2024ko uztailaren 18a

Bertizaranako herritarrek desadostasuna adierazi dute Legasako sarreran egin nahi duten kamioiendako gasolindegiarekin, eta makroproiektuaren kontra mobilizatzen hasiak dira. Sinadura bilkera abiatzeaz gain, elkarretaratze deialdia egin dute larunbaterako; uztailaren 20an, 12:00etatik 12:30era, Legasako bidegurutzean bilduko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun