Ortziralean afaria eta mozorro lehiaketa eginen dituzte eta larunbatean gazteak gosaltzeko elkartuko dira. Ondotik, etxez etxe ibiliko dira.
Heldu den astean, berriz, haurrak, mozorrotuta, baserrietan eskean ibiliko dira gurasoekin batera. Ortzegunean, berriz, Ortzegun Gizen eguna izanen dute. Eskolan mozorroak antolatuko dituzte eta herrian barna eskean ibiliko dira. Eguerdian, bazkaria eginen dute eta arratsaldean, ohitura den bezala, plazan jokoak eta merienda izanen dituzte.