N-121-A

Kamioi gidari bat zauritua atzo arratsaldean Narbarte eta Legasa artean gertatu zen istripuan

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 25a, 07:45

Ortzirale arratsaldean kamioi batek Narbarte eta Legasa arteko errepidean izan zuen istripua artatu zuten Oronoz-Mugairiko suhiltzaileek. Gidaria Bidasoko Ospitalera eraman zuten zauriak sendatzeko. Argazkietan ageri denez, kamioia bidetik atera eta ondoko zuhaitzen kontra gelditu zen.

Kamioiaren gidaria Irunen bizi den 42 urteko gizon bat da. Ustez delitu baten egilea da, bide-istripu batean eragile izateagatik legez ezarritako probak (alkoholemia eta drogak) egiteari uko egin diolako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun