Batukada saio paregabea eskaini dute Narbarteko eskolako haurrek

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 20a, 12:30

Atzo hasitako inauteriei segida emanez, Narbarteko eskolako neska-mutikoek batukada doinuekin alaitu dituzte goizean herriko karrikak. Bazkaldu ondotik, arratsaldean jokoak izanen dituzte eta ondotik txokolate beroa eskainiko diete. Argazkiak: Olatz Mutuberria.

Ortziralea, otsailak 21

  • 20:30ean Herriko Ostatuan afaria.
  • Afalondoan mozorro lehiaketa.
  • 00:00etatik 05:00etara Txingudi DJa

Larunbata, otsailak 22

  • 11:00etan mozorroen gosaria Herriko Ostatuan
  • 12:00etan plazatik abiatuta etxez etxe.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun