Herriko haurrek eman diete hasiera Narbarteko inauteriei

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 19a, 20:00

Gaur arratsaldean hasi dira Narbarteko inauteriak. Herriko haur eta gurasoak baserriz baserri ibili dira, eskean. Gaixo, erizain, ehiztari, rock-musikari, lapur, joaldun... zein baino zein ederrago atera dira karriketara.

Bihar eskolan lehertuko da besta. Kalejirak hartuko ditu karrikak goizean, bazkarian bilduko dira gero. Arratsaldean, jolasez gozatu eta txokolate beroa dastatuko dute.

Ortzirale eta larunbatean, gazteen txanda

Ortzirale iluntzetik aitzinera gazteen txanda izanen da eta larunbatera bitarte ez dute aspertzeko tarterik izanen. Otoduak eta musika, mozorroak eta etxez etxeko bueltak aukera anitz izanen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun