EH Bilduk botoen %45a eskuratu du Bertizaranan

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 11a, 07:30
Apirileko eta azaroko botoen alderaketa.

Parte hartzea ia %10 jaitsi da Bertizaranan.

Guztira 279 lagunek eman dute botoa Bertizaranan, herritarren %61, 59k; aitzinekoan baino ia %10 gutxiagok. Gehienek EH Bilduren alde bozkatu dute eta 125 boto, %45,29, eskuratu ditu (aitzinekoan baino 10 gehiago). PSOE izan da bigarren indarra, 49 botorekin (10 gutxiago).

Navarra Sumak, Ahal Dugu-Podemosek, Geroa Baik, VOXek eta PUM+J-k 37, 30, 29, 3 eta 1 lortu dituzte, hurrenez hurren.

Kontsultatu datuak hemen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun