Umore ederrean segitzen dute Narbarteko bestetan

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 22a, 07:25

Bestak hasi eta handik guttira ekin zioten Narbarteko gazteek etxez etxeko eskeari. Beroari, bertzeak bertze, igerilekuan sartuz erantzun zioten eta ohiturari hutsik egin gabe, Julitaren etxean Pakito txokolatero dantzatu zuten. Gaur, ortzeguna, goizez eta arratsaldez haurrendako puzgarriak eta jokoak izanen dira Narbarteko bestetan eta horrez gain, mus eta partxis txapelketak jokatuko dituzte. Eguna borobiltzeko Salaberri akordeoilariarekin dantzaldia izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun