Gaur hasi dituzte Narbarteko bestak

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 21a, 15:34
Herriko Ostatuan gosaldu dute gaur.

Gaur hasi dituzte Narbarteko bestak. Goizean haurrendako jokoak izan dituzte eta 11:30ean gosaltzeko bildu dira, Herriko Ostatuan. 12:00etan lehertu da txupinazoa eta igandera arte batetik bertzera ibiliko dira herritarrak. Gaur arratsaldean, erraterako, txokolate beroa eskainiko dute plazan eta 21:00etan zopak jateko bilduko dira ostatuan. 00:00etatik 04:30era Aimar DJak girotuko du herria.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun