Parte-hartzea ia 16 puntu igo da Bertizaranan eta EH Bildu izan da lehen indarra

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 29a, 09:53

EH Bildu izan da alderdirik bozkatuena eta PSOE bigarrena. Biek egin dute goiti boto kopuruan. Hirugarren indarra Navarra Suma izan da Bertizaranan, baina 2016an UPN-PPk eta Ciudadanosek baino emaitza baxuagoak eskuratu ditu. Podemos eta Geroa Bai izan dira laugarren eta bosgarren bozkatuenak; lehenbizikoak beheiti egin du boto kopuruan eta bigarrenak goiti. Aipatzeko bertze datua parte-hartzea da: %15,73 hazi da.

EH Bilduk 2016an baino 46 boto gehiago eskuratu ditu eta PSOEk 31 boto gehiago. Navarra Sumak 2016an UPN-PP eta Ciudadanosek lortu zituztenak baino 15 boto guttiago lortu ditu eta Podemosek Ahal Dugu-IU-EQUOk baino 22 guttiago. Geroa Baik ere goiti egin du, 26an baino 25 boto gehiago bildu baititu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun