Mikel Tabernak solasaldia eskainiko du abenduaren 1ean Legasan

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 28a, 12:52
Afera honen ingurukoak 'Bertsolari' aldizkarian plazaratu du Mikel Tabernak.

Legasar bat eta Txirrita bertsolaria epaitegietara eraman zituzten bertsoen inguruan ariko da larunbatean 18:00etan eskolan

Legasar bat eta Txirrita bertsolari ezaguna epaitegietara eraman zituzten bertsoak eta epai horren ingurukoak topatu zituen Alkaiagako Mikel Taberna idazle eta bertsozaleak. Horren inguruko artikulu mardula idatzi zuen Bertsolari aldizkarian. Gai hori izanen du hizpide abenduaren 1ean, larunbatean 18:00etan Legasako eskolan eskainiko duen solasaldian. Legasako gurasoek eta kontzejuak antolatu dute hitzaldia, Euskararen Eguneko ekitaldien baitan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun