Narbarteko bestak abuztuaren 22tik 26ra bitarte

Ttipi-Ttapa 2018ko abu. 20a, 10:31
Ortzirale goizean plater-tiroketa izanen dute

Abuztuaren 25ean, larunbatean, I. Enduro Indoor izanen dute

Bortz eguneko bestetarako prest daude herritarrak. Asteazken eguerdian lehertuko da bestei hasiera emanen dien txupinazoa, baina aitzinetik, herriko ttikiendako jokoak izanen dira, plazan.

 

Abuztuak 22, asteazkena

10:00 Haurrentzako jokoak plazan. 11:30 Gosaria Herriko Ostatuan. 12:00 Txupinazoa. 12:30 Etxez etxe Itsaso eta Irune trikitilariekin. 17:00 Txokolatada plazan. 21:00 Zopak. 23:00-04:00 DJ Aimar.

Abuztuak 23, ortzeguna

08:00 Aurorak. 09:30 Jokulandia. 11:00 Meza nagusia. 12:00 Dantzak herriko plazan. 16:00 Mus eta partxis
txapelketa. 18:00 Iurgi magoa plazan. 23:30-03:30 Dantzaldia Luziano akordeoilariaren eskutik.

Abuztuak 24, ortziralea

09:30 Plater-tiroketa. 15:00 Gaztebazkaria. 20:00 Tortilla txapelketa. 19:00-03:00 Oharkabe.

Abuztuak 25, larunbata

09:00 I. Enduro Indoor. 14:00 Zikiro jatea. Arratsaldez DJ Txingudi. 23:00 Akerbeltz taldea. Ondotik DJ Txingudi.

Abuztuak 26, igandea

11:00 Meza. 18:00 Herri-kirolak. 19:00 Los Tenampas mariatxiak. 21:00 Afaria eta kantu zaharrak Irune
eta Itsaso trikitilariekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun