Bortz zentzumenekin gozatzeko ibilbideak Bertizko Natur Parkean

ttipi-ttapa 2007ko abe. 19a, 11:33
Sekuoiak enborrari besarkada bat emateko aukera ematendu —goian—. Beheko argazkian entzumen tronpak ageri dira. TTIPI TTAPA

Ezintasuna duten bisitariei gozatzeko aukera eman nahi diete

Ezintasuna duten pertsonek ere Bertizko Natur Parkeaz gozatzeko aukera izan dezaten, ibilbide moldatua prestatu dute. Nafarroako Gobernuaren eta La Caixaren ekimena izan da, eta inaugurazio ekitaldia azaroaren 28an egin zuten. La Caixak guztira 1,2 milioi euroko inbertsioa egin du. Ekitaldian Begoña Sanzberro Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria, Fermin Olabe parkeko zuzendaria, Pedro Castillejos eta Hernan Crespo La Caixako Negozio Ataleko zuzendaria Nafarroan eta Gizarte saileko arduraduna, hurrenez hurren, eta Matilde Gomez Casas Nafarroan ONCEk duen ordezkaria izan ziren. Ekimen honen bidez zentzumen ezberdinak esperimentatzeko aukera ematea da helburua, ezintasunak dituzten bisitariek ere gozatu dezaten. Bidexka berriak 450 metro ditu eta ibilbidearen alde batean soka bat jarri dute, baita zurezko makilak ere sokari eusteko. Ibilbidearen hasieran panel informatiboa dago. Ukimen eta ikusmenezko elementu lagungarriak datoz ondotik: belarrientzako entzumen-tronpak paratu dira, eta naturak eskaintzen dituen soinuak anplifikatzen ditu; ukimena eta usaimena lantzeko lantzagailuak jarri dira naturaren elementuak ukitzeko; ukimen-ikusmena uztartzen dituzten plakak ere badaude. Enbor hil bat ere badago, ukimena eta usaimena lantzeko. Ibilbideaz gain, Natur Parkera sartzeko zubia ere birmoldatu dute. Konponketa hauek 123.000 euroko gastua izan dute, eta La Caixak osotasunean ordaindu ditu. Interpretazio zentroa ere berritzea aurrreikusi dute.

Bidexka berriak 450 metro ditu eta ibilbidearen alde batean soka bat jarri dute, baita zurezko makilak ere sokari eusteko. Ibilbidearen hasieran panel informatiboa dago. Ukimen eta ikusmenezko elementu lagungarriak datoz ondotik: belarrientzako entzumen-tronpak paratu dira, eta naturak eskaintzen dituen soinuak anplifikatzen ditu; ukimena eta usaimena lantzeko lantzagailuak jarri dira naturaren elementuak ukitzeko; ukimen-ikusmena uztartzen dituzten plakak ere badaude. Enbor hil bat ere badago, ukimena eta usaimena lantzeko.

Ibilbideaz gain, Natur Parkera sartzeko zubia ere birmoldatu dute. Konponketa hauek 123.000 euroko gastua izan dute, eta La Caixak osotasunean ordaindu ditu. Interpretazio zentroa ere berritzea aurrreikusi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun