Apirilaren 23an, asteartean, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Hori aitzakiatzat hartuz, eskualdean antolatu diren ekitaldien berri izanen duzu hemen.
'Birziklatuz sortuz' tailerra Donezteben ortzegunean

Ttipi-Ttapa 2019 api 22 Malerreka   Doneztebe

Liburutegian bilduko dira 17:00etatik 19:00etara

Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, ortzegunean, apirilaren 25ean Birziklatuz sortu tailerra eginen dute Doneztebeko liburutegian. 17:00etan zehaztu dute hitzordua eta bi orduz ariko dira.