A11 greba orokorra

Baztango Ernaik elkargunea eginen du igandean Arizkungo plazan

Ttipi-Ttapa

Azaroaren 11n etxebizitza duinaren aldeko greba eta mobilizazioa izanen da eta horren harira, Baztango Ernaik elkargunea eginen du azaroaren 1ean 12:00etan Arizkungo plazan. Bermuta hartu bidenabar, «etxebizitzaren inguruan hausnarketak elkarbanatu» eta denen artean «grebara begira proposamen bat eraiki» eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun