Dantzatzen duen herria zikloaren barnean, Baztango dantzen egoera aztertzeko hitzordua egin zuen irailean Plazara Dantzara taldeak. Orain Dantzak eta generoa Euskal Herriko plazetan mahai ingurua antolatu dute: urriaren 8an 19:00etan Elizondoko Arizkunenean bilduko dira.
Euskal Herriko hiru esperientzia kontatuko dituzte, generoaren ikuspegitik ematen diren errealitate, erronka eta aldaketak lantzeko: Ihitz Iriart Alozetik, Maite Iribar Oñatitik eta Oier Araolaza Eibartik. Isabel Jaurena kazetari iruritarra arituko da moderatzaile lanetan.