Gorostapoloko frontoiaren mendeurreneko besta eginen dute larunbatean Erratzun

Ttipi-Ttapa

Jendetza bildu zen irailaren 12an Gorostapoloko frontoian, Plazaz Plaza txapelketako finala (eta bertzeak) ikustera. Larunbat honetan mendeurreneko besta eginen dute.

1926an eraiki zuten Erratzun Gorostapoloko frontoia eta ehungarren urteurreneko ospakizunetan dabiltza. Adosen VI. Plazaz Plaza txapelketako eta Erratzuko frontenis eta esku pilota txapelketetako finalak jokatu zituzten irailaren 12an eta bi aste beranduago eta larunbat honetan, irailak 26, besta eguna antolatu du Gorostapoloko Auzolan Taldeak, egitarau zabalarekin.

Gaitariak, meza, herri bazkaria, musika eta bertze hainbat ospakizun izanen dituzte egun osoan

Larunbatean 10:00etan, herriko gaitariak auzoan barna arituko dira. 13:00etan meza izanen dute ermitan eta ondotik, frontoian ongi etorria eginen dute. 14:00etan herri bazkaria. 17:00etatik 20:00etara Frantzisko akordeoilariaren emanaldia izanen dute eta ondotik, pintxaldi irekia eta afari-merienda pintxoekin, frontoiko ostatuan. Gorostapoloko Auzolan Taldeak edalontziak norberak eramateko eskaria ere egin du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun