Lorentzo eta Xartaxa

Animazio soziokultural eta turistikoko goi mailako zikloa euskaraz eta on-line emanen da Elizondo Lanbide Eskolan

Xorroxin irratia

Elizondo Lanbide Eskolan abiatu da ikasturtea.
Irakasleak irailaren lehenetik, ikasle batzuk ortziralean eta ikaslego gehiengoa irailaren 11ean hasiko da.
Aintzineko ikasturte akabailan ikasturte berrirako lan aunitz aitzinatzen badira ere, mugimendua nabaria da ikastetxean.
Hainbat ikas lerro eskaintzen dire Elizondo Lanbide eskolan, taldeak ia zehaztuak oinarrizko, erdi eta goi mailako zikloetan.
Bada joan den astetik aipatzen ari garena, berrikuntza gisa, animazio soziokultural eta turistikoko goi mailako zikloa, euskaraz eta on line emanen da.
Hurrengo minutuetan zehaztasun gehiago jasoko ditugu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun