Egitasmoz eta jarduerez betea izaten da ikasturtea. Baztango Udaleko zerbitzuetatik jasotzen ditugu mezuak. Harrera ona izan duenaren seinale, Baztango Gizarte eta Berdintasun Zerbitzuek AMARTEAN taldearen edizio berri bat abian jarriko dute. Gizonen taldeak ere ikasturte berri honetan biltzen segituko du eta berrikuntzei begira, Kabaret tailerra ere izanen da.
Eider Perez de Heredia Goñi Berdintasun teknikariak ere, oporren ondotik indarberrituta abiatu zuen ikasturtea joan den astean eta goiz honetan gure artean izanen dugu.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.