Lorentzo eta Xartaxa

Lekarozko bestak: herritarrak elkartu eta ongi pasatzeko egunak

Xorroxin irratia 2026ko abuztuaren 20a

Besta zaporearekin hornituko dira hurrengo egunak Lekarozen, gaurtik astelehenera arte herriko bestak ospatuko dituzte. Aspaldixkotik nabaria da bestak heldu direla, herriko berriemailea den Kristinak kontatzen digun bezala. Adibidez, dantzen entseguetan ari dira; zopen eta herri bazkariaren txartelak ere saltzen aritu dira azken egunetan. Ailegatu da eguna eta aitzineko egunetan prestaketa lanetan buru-belarri aritu badira ere, gogotsu daude eta gustura hartzen dituzte pixka bat errutinatik ateratzeko. Auzolana zer den badaki gure hurrengo gonbidatuak, herrian eta herritik kanpo. Duela hilabete exkax solastatu ginen berekin Baztandarren Biltzarrari buruz… baina gaur, bere herriko bestak hartuko ditugu ahotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun