Herri kirolak, abereak, gasna egitea, ikasketak ...guztiak uztartzen ditu Eñaut Oteiza Larre gazte elizondarrak. Amaiurrekin ere lotura haundia du, bere amatxi sortzez amaiurtarra baita. Han dute borda eta aziendak, urtean zehar ordu aunitz pasatzen dituzte han.
Joan den ortzegunean Beñat Albisurekin batera herriko bestei hasiera emateko altxaferua bota zuen.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.