Lorentzo eta Xartaxa

"Suhiltzaile izan nahi duenari beldurrik gabe animatzeko erranen nioke"

Xorroxin irratia 2026ko abuztuaren 17a

Uda honetan ere suteak izaten ari dira. Euri gutti egiteak are gehiago larritzen du egoera. Idorte izugarria dago eta horrek txinparta ttiki batetik sua sortu eta zabaltzeko arriskua areagotzen du. Asteburuko aktualitateak ere zoritxarrez horrelako berriak utzi dizkigu gure lurretatik kanpo izanagatik ere.

 

Suteekin suhiltzaileak, sua itzaltzen duten profesionalak lotzen ditugu. Baina ez dira horretan bakarrik beharrezkoak, hainbat gertaera edo egoeretan ere ezinbertzekoak dira.
Burura etorri zaigu duela bi asteburu, abuztuaren 8an izaniko haizete eta euri erauntsiek egindako kalteak zirela eta, suhiltzaileak ere hantxe zeuden guztia bideratzen eta behar zenean laguntzen. Asteburuan ere istripua izan da Sunbillan eta sua itzaltzeko lanetan aritu dira suhiltzaileak.

Goiz honetan Jon Oskariz Perurena suhiltzaile arizkundarra gonbidatu dugu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun