Lorentzo eta Xartaxa

Herriko kontuak eta bestak hizpide

Xorroxin irratia 2026ko abuztuaren 12a

Herriko bestekin egun batzuetan egunerokotik deskonektatzeko modua izanen dute Oronoz Mugairin ere.Gure eskualdeko zortzi herri bestetan izanen dira aste honetan. Oronoz Mugairin, Arantzan eta Amaiurren bihartik... Etxalar, Zubieta, Zugarramurdi, Ezkurra eta Donamaria ortziraletik...

Bestei aipamena eginen diegu hurrengo minutuetan...baino herriko kontuez ere solastatzeko aukera izanen dugu Oronoz Mugairiko alkatea den Gaizka Oteiza Migeltorenarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun