Duela urte batzuk berekin egon ginenean kontatzen zigun Joxe Mari Apezetxea zena eta Tomas Sobrino irakasle onak izan zirela bere pintore ibilbidean. Halere Jose Luis Alzugaraik ttikitik ukitu artistikoa bazuen ikasgelan egin edo margotzen zituen marrazkietan. Hiru hamarkada baditu margolariak. Baztango Udalaren ekimenez urtero udan izaten den Artearen ibilbidean parte hartzen dozena bat urte. Erakusketa bisitatu dugu. Paisaiak ardatz nagusi mendi eta itsas o inguruak ere kolorez hornituz. Aurtengo erakusketak badu gainera ukitu solidarioa. Gorka Goñi Mendibururen alde bere margolan baten zozketa eginen da Elbeteko bestetan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.