Lorentzo eta Xartaxa

Zigako eskolako itxierarekin batera erretreta hartu du Maite Oteiza maistrak

Xorroxin irratia 2026ko abuztuaren 5a

Ekainaren 7a egun gogoangarria izan zen Zigan. Hitzak, emozioak, oroitzapenak, irriak, malkoak… irudi ederrak utzi zituen egun horrek, herriaren historian iltzatuak geldituko direnak. Eskola ixteko egun gutti gelditzen ziren… Zigako eskolaren arrastoak XIX. mendean baldin baziren ere, 2025-2026. ikasturtea hondarrekoa izan zen Zigako eskolan.
Ikasturte berezia izan da gure hurrengo gonbidatuarentzat ere. 
Ezaguna duzue Maite, Iruritako berriemailea. Zigako eskolan 17 urtez maistra edo zuzendari egon ostean erretreta hartu du Maite Oteiza Apezetxeak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun