Labianoko Biki Blasko zalditegia ezagutzeko aukera izanen dugu. Zaldiak aske eta euren erritmoan bizi dira egunerokoan. Zaldien eta gizakien arteko jarduerak, terapiak ere lantzen dituzte, ekinoterapia tartean. Langileen artean Irati Iparragirre Meoki elizondoarra dago eta goiz honetan irratira gonbidatu dugu.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.