Gure Moneta. Baztanen eta Oartsoaldean udazkenean izateko urratsak ematen ari dira herritarrak. Herriz herri moneta bat kanpaina martxan da Baztanen eta Oartsoaldean hasi eta ondotik Euskal Herri osora zabaltzeko. Bertzalde, monetak ez du izenik baino billeteen diseinua aukeratzeko garaia da. Duela aste batzuk, Gure Monetaren egitasmoa aurkeztu genuen irratian eta azken berrien ingurukoak azaltzeko, Mattin Laaksonen Baztango dinamizatzailea gure artean dugu berriz ere.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.