2017an Nafarroako gobernuak Landarte programa sortu zuen .
Landa eremuan arte garaikidearekin lotutako kultur sorkuntzako prozesuak sustatzeko helburuz sortu zuen programa. Joan den ekainean aurtengo programa non barna ibiliko den eta ze artistek parte hartuko duten aurkeztu zuten. Bortz artistak proiektu bana eginen dute hamargarren edizioan, Leotzen, Mirafuentesen, Miranga Argan, Elonen eta Uskatzen.
Hasier Larretxea Gortari idazle arraioztarrak parte hartuko du. Goiz honetan gure artean izan dugu.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.