Bestak 2026

Plaza giroan ospatuko dituzte Lekarozko bestak ortzegunetik astelehenera

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 18a

Duela 40 urte baino gehiago dira dagoeneko dantza erakustaldia egiten dutela. Argazkia: artxibotik.

Ortzegunean, abuztuaren 20an, hasi eta astelehenera arte, abuztuaren 24ra arte, besta giroa nagusituko da Lekarozko plazan. Aurten ere, bortz egunetarako egitarau zabala prestatu dute herritarrek. Gainera, Baztan Bidasoko Bilgune Feministak Hiru-Itturri ostatua irekiko du besta egunetan.

Abuztuak 20, ortzeguna

18:00etan haurren pilota partidak eta 20:00etan besta hasierako suziria. Mahai muntaketa eta 21:30ean Baztan zopak. Ondotik dantzaldia Beñatekin.

Abuztuak 21, ortziralea

10:00etan dianak. 14:00etan gazte bazkaria eta 17:00etan gazte jokoak. 19:00etan dantzaldia Aitorrekin eta 21:00etan ezkila jotzea. 21:30ean mutil dantzak, gaita eta larrain dantza eta 00:00etan Andoni Ollokiegi. 02:00etan DJ Fifi eta Fefa.

Abuztuak 22, larunbata

10:00etan dianak eta 11:00etan mahai muntaketa. 12:00etan futbol partida institutoko zelaian eta 14:00etan herri bazkaria. Dantzaldia Nahia eta Jasonerekin eta 21:30ean mutil dantzak, gaita eta larrain dantza. 00:00etan, Bidean erromeria, eta bestarekin segitzeko DJ Üzkuluz.

Abuztuak 23, igandea

10:00etan dianak eta 11:00etan puzgarriak. 14:00etan haurren bazkaria. 16:30ean mus zimizte eta 17:00etan mozorro txapelketa. 18:00etan txokolatea eta 19:00etan Soletikan erromeriarekin dantzaldia. 20:00etan patata tortilla txapelketa eta 21:00etan ezkila jotzea. 21:30ean mutil dantzak, gaita eta larrain dantza eta 23:00etan, berriz ere, Soletikan erromeriarekin dantzaldia.

Abuztuak 24, astelehena

10:00etan dianak eta 11:00etan meza nagusia. 12:00etan dantza herrikoiak, mutil dantza, gaita eta larrain dantza herriko plazan. Ondotik luntx herrikoia. 18:30ean A Toda Madre mariatxiekn dantzaldia plazan eta 20.00etan tripak betetzeko xingar jate herrikoia. 21:30ean mutil dantzak, gaita eta larrain dantza eta 23:00etatik aitzinera, bestei agurra errateko gaixoa ni eta besten akabaila.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun