15. Euspot Euskarazko Spot Lehiaketa izan da aurten. Joan den ekainaren erdialdean Aretxabaletan izan zen sari banaketa. Euskal Herrian aitzindaria da euskara, sormena eta publizitatearen arloa uztartzen dituen lehiaketa eta ongi errotua dago. Aurtengo edizioan Euspoten parte-hartzea handia izan zen, guztira 95 lan aurkeztu ziren.
Sarituen artean, Mikel Lizardi Ursuegi elizondoarra dago, musika sinkronizazio onenaren saria lortu zuten. Mikel eta Inhar Ormazabal iruindarrak ekoitziriko Igo ezazu bideoa spotarengatik. Orduan Mikelekin ezin izan genuen solastatu lana eta bidaia bat tarteko baina herriko besten atarian estudiora bertara etorri zaigu goiz honetan. Bestaz besta dabil, baina, lanean, Xaloa telebistan lan handiko urtaroa izaten baita.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.