Lorentzo eta Xartaxa

Baztandarren Biltzarrerako ilusioz gainezka

Xorroxin irratia 2026ko uztailaren 17a

Hainbat lan lerro ditu Baztandarren Biltzarra bestaren antolakuntzak. Elkarteko kide eta herritar boluntario aunitzen elkarlan eta auzolanari esker aitzinet eramaten da besta. Azken egunotan arras present dugu igandean eginen den Baztandarren Biltzarra gure irratsaioan.. Albistegi, agenda, elkarrizketa nola berriemaileen eskaintzen diguten berrietan ere, guztiok, Baztandarren biltzarra ahotan izaten dugu.
Igandeari begira hainbat batzorde eta horien errepasoa egiten izanen gara hurrengo minutuetan eta azken mezuak helarazteko ere Albaro Garde Laurnaga eta Aitor Iturralde Goñi elkarteko kideak izan ditugu gurean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun