Lorentzo eta Xartaxa

Baztandarren Biltzarraren aitzinetik, sukaldeko lanetan

Xorroxin irratia 2026ko uztailaren 15a

Baztandarren Biltzarraren astean gaude. Barrakonean eta Merkatuko plaza inguruetan ez ohiko mugimendua nabari da aste honetan. Milaka lagunen gune izanen da Elizondo igandean eta Baztango herrietan ere ari dira prestaketetan. Lan aunitzeko egunak izanen badita ere, urduri eta ilusioz ari dira guztia prestatzen. Gaur adibidez, bazkariko txartelak salduko dira.

Jone Etxeberria Zabaleta elkarteko kidearekin egon gara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun