Lorentzo eta Xartaxa

Pirinioetako bortz mendi tontor Dravet eritasunaren ikerketarako

Xorroxin irratia 2026ko uztailaren 10a

Mendizaletasuna barne barnean betidanik badu ere, Dravet gaixotasunari ikusgarritasuna emateko munduko tontorrik ikusgarrienak igotzen ari da Jose Manuel Iñarrea Rekarte erratzuarra. Mendietan hasi zen Apoyo Dravet elkartearen bandera tontorretara eramaten 2019an.

Hamar urte beteko ditu aurten Apoyo Dravet elkarteak eta Jose Manuelek Pirinioetako bortz kasko igoko ditu bortz egunetan heldu den astean. Astelehenean abiatuko du erronka.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun