Baztandarren Biltzarrak, urtero bezala, goraipatu nahi du Baztan euskalduna. Joanes Altxu Urtasun oronoztarrak egin du besta iragartzeko kartela. Kartel bizi eta ikusgarria da aurtengoa ere.
Baztandarren Biltzarreko antolakuntzan ere buru-belarri ari dira lanean. Aste batzuk badira tonbolako boletoak paratu zituztela hainbat establezimendutan. Eta hain zuzen ere, ortziraleko aurkezpenaz eta tonbolaz informazioa gehixeago jasotzeko, elkarteko kidea den Leire Mihura Habansekin solastatu gara aurten ere.