Bi urtez hainbat eragile lanean aritu ondotik, joan den martxoaren 7an aurkeztu zuten Gure Moneta, Baztango tokiko monetaren proiektua eta bazkidetza kanpaina. Baztanen moneta martxan paratu nahi bada, denon partaidetza ezinbertzekoa dela diote sustatzaileek: herritarren, elkarteen, eragileen, komertzioen, enpresen eta udalaren parte hartzea. Maiatzaz geroztik Gure Monetaren dinamizatzaile lanetan ari da Mattin Laaksonen, eta berekin mintzatu gara goiz honetan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.