Lorentzo eta Xartaxa

Olari jatetxea: Bere historiaren zaporea

Xorroxin irratia 2026ko ekainaren 30a

1989ko abenduaren 3a data garrantzitsua da Iruritako Olari jatetxeko sortzaileentzat. Mendiaren izena paratu zioten jatetxeari eta horrela abiatu zuten euren abentura.  Hiru hamarkada baino gehiago bezeroen mahaiak eta mahai inguruak gozatzen. Etxe etxeko zaporea, tradizioa eta egungo joerak ere uztartzen dituzte euren plateretan. 
Gastrolurra ekimenean ere parte hartu du Olari jatetxeak. Joan den ortziralean, Markulluko bordan egindako despentsa eta harrera gunearen inaugurazio ekitaldia probestuz, Olarik  jatetxerako aukeraturiko ardoen dastaketa ere egin zen. Olariren historia egiteko tarte bat hartuko dugu goiz honetan Kristobal Zelaietarekin egon gara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun