Lorentzo eta Xartaxa

Jakin-Nahian: Izaskun Aizpuru Etxeberria

Xorroxin irratia 2026ko ekainaren 26a

Atal berri bat estreinatuko dugu gaur. Protagonistak gure gonbidatuak izanen dira eta guk, beurei buruz gehiago jakin nahian galdera sorta prest dugu.

Gonbidapena egin diogunean, Izaskun Aizpuru Etxeberria elizondarra bere bi ttikien zaintzan harpatu dugu. Haur eskolan du alaba zaharrena eta ttikiena berekin goxo goxo.
Izaskun amatxo izateaz gain, ardura eta zaletasunez beteriko emakume ameslaria da.
Elizondoko herriko taldean auzolanean aritzeaz gainera, gutako aunitzek paratuak ditugun pultsera, brotxe edo giltzari solidarioen egilea eta sortzailea da. 
Bularreko minbiziaren ikerketan laguntzeko brotxeak eta Enaitz lagundu elkartearendako giltzariak eginak ditu. Duela urte batzuk, minbizia duten haur eta beuren senideen elkartea den Adanoren alde pultserak egin zituen (urdina eta bolatxo gorri eta xuriekin)eta orain, Gorka Goñi Mendiburu gazte elbetearraren familiak sorturiko Gurekin zaude ongintzako elkartearen alde pultsera laranjak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun