Ereiaro edo ekaineko Izterpeko Matxinan, alde batetik bizikletan urrun joan gabe bidaiatzeaz mintzatu gara, eta horretarako Ana Galarrekin eta Txomin Petrikorenarekin mintzatu gara. Kantuaren atalean John Fahrey eta Nat King Cole ekarri dizkigu Jon Mindegiak, biak ala biak, pirripitari buruzko kantuekin. Liburuaren atalean Marc Augé antropologo entzutetsuaren Bizikletari gorazarre saiakeraz mintzatu gara, eta akitzeko, Mikel Lakastarekin bizikletari buruz hainbertze datu solasbide izan ditugu: zenbat bizikleta daude munduan? Euskal Herrian bizikletarik ekoizten da? ...
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.