Irratia

Izterpeko Matxina

Egunerokoan bizikletan ibiltzeari buruzko irratsaioa, hilabetean behin, azkeneko ortziralean ematen dena. Bizikletaren edo bizikletan ibiltzearen kultura landu eta bultzatuko du saio honek. Krisi ekosozial aldi honetan, antolamendu soziala deskarbonizatzeko eta herriguneak bizigarriago eta osasuntsuago egiteko, eguneroko mugikortasunak garrantzi handia hartu baitu eta, horren baitan, bizikleta bidezko mugikortasunak. Hori horrela, bizikleta mugikortasunak balio kultural zakua dakar berarekin, historia, artefaktuak, azpiegiturak, kantu eta literatura, istorio, pasarte eta bizipenak… Eta horiek, hain zuzen, izanen dira saioaren muina.
-- Xorroxin irratia --
Atal 1 entzuteko
Izterpeko Matxina: urriko saioa
2026/10/30

Urriko emankizunean, alde batetik, indarrean sartu berri den zirkulazio araudi orokor berriak herriguneetan bizikletan ibiltzeari buruz onartu dituen puntuak aipatu ditugu. Bertzetik, Amaia Intxausti eta Nerea Iturriria erratzuarrekin lanerat bizikletan joateaz mintzatu gara, Erratzu-Elizondo artekoa da berek egiten dutena. Musikaren atalean Jon Mindegiak Red Hot Chili Peppers taldearen Bicycle song kantua aurkeztu digu, eta Tonucciren Haurren Hiria liburua iruzkindu dugu. Bertzalde, Hiritik At kooperatibako kide den Ainhoa Retegi beratarrarekin, bizikleta bidezko mugikortasuna bultzatzeko Tolosan egiten ari diren antolaketaz aritu gara, eta akitzeko, Baztan aldean izan berri ditugun Iowako bi pirripitariren gogoetak entzunen ditugu.

45 min
.2..