Hezkuntza Departamentuaren erabakiak Lekarozen izanen lituzkeen ondorioak bistaratu dituzte komikien bidez

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 17a

Lekaroz institutuko irakaslea den Garaxi Inziarte oronoztarrak bi komiki sortu ditu, lehenbizikoa ikastetxera A ereduko irakasleak joateak A ereduan sortuko lukeenaz, eta bigarrena D ereduan euskaldunak ez diren irakasleekin gertatzen ahal denaz. Egoera salatzeko elkarretaratzea eginen dute bihar, ekainaren 18an, 19:15ean Elizondoko plazan.

1. komikia (kalitate osoan ikusteko, egin klik irudian).

2. komikia (kalitate osoan ikusteko, egin klik irudian).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun