Izterpeko Matxina

Izterpeko Matxina: maiatzeko atala

Xorroxin irratia 2026ko maiatzaren 29a

Maiatzeko Izterpeko Matxinan, Aitor Ruiz de Larrinagarekin Elizondon barna zahar etxeko egoiliarrekin egiten dituzten bizikleta-triziklo ibilaldiez mintzatu gara. Kantuaren tartean Jon Mindegiak Tomorrow taldearen My white bicycle kantua aurkeztu digu, eta libuaren atalean, 1893an argitaratutako Velo! Toro! liburuaz mintzatu gara. Azkenik, 1945eko argazki zahar bat eskuratu dugu, Ana Mari Oiaregi elizondoarra ageri da, bizikletan kontent, uros. Pello Fernandez bere semearekin amaren bizikleta bizipenez aritu gara, interesgarria zinez!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun