Izterpeko Matxina

Izterpeko Matxina: apirileko saioa

Xorroxin irratia 2026ko apirilaren 27a

Apirileko Izterpeko Matxina saioan Enara Mitxeltorena eta Maria Gazteluperekin mintzatu gara, adin ertaineko bi emaztekiren pirripita bidezko eguneroko joan-etorriez. Kantuaren atalean Jon Mintegiak The Ex taldearen Bicycle illusion kantua aurkeztu digu, eta Stein Van Osteren-en Porquoi pas le velo liburua iruzkindu dugu. Bukatzeko, Herbehereetako Provoen mugimenduaz eta bizikleta txuriez Juan Joxe Petrikorenakekin solastatu gara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun