Euskal Herrian geldialdia egin aitzinetik euskarari buruz gutti zekiela onartu du: «Lehen euskararekin ez nuen loturarik». Baztanera ailegatutakoan, aldiz, «hitz batzuk ikasi nituen eta jendea euskaraz solasean entzuten nuen soilik». Egun batean, ordea, Suinki euskaltegiko atea gurutzatzea erabaki zuen, Domínguezek euskararekin lotzen zuen soka are gehiago estutu nahian: «Euskaltegian izena eman nuen jendeak Baztanen euskaraz hitz egiten duelako eta haiek nirekin hitz egiteko ahalegin handia egin behar zutelako, nire txanda zela pentsatu eta euskaltegira joaten hasi nintzen».
Dagoneko 6 urte pasatu dira eta erran duenez, egun, «euskaltegira astean bitan joaten naiz eta kalean euskaraz egiten saiatzen naiz». Gaineratu duenez, «euskaltegiko lagunekin euskaraz egiten dut eta dendetan, ostatuetan eta horrela saiatzen naiz, baina aldaketa zaila da».
Halabeharrez, herritarrei zuzendu zaie: «Euskaldun berriekin pazientzia izan eta euskaldunak gurekin euskaraz solastatzen bazarete, azkarrago ikasiko dugu». Azkenik, aurtengo Korrikan berak ere bere hazia paratuko duela ziurtatu du: «Lasterketa motz bat eginen dut, bizpahiru kilometro gehienez. Gora Korrika! Euskara gara!».