Auzipetuen zigor ekonomikoari eta epaiketako gastuei aurre egiteko, Aroztegiko Elkartasun Komiteak diru bilketa abiatu du. Ekarpenak egiteko kontu korrontea irekitzeaz gain, ekitaldiak antolatzeko deia egin dute eta Zarauzko Hiruputzu gaztetxearen laguntzaz elkartasun jaialdia prestatu dute igandean 18:00etan.
Bertan parte hartuko dute, bertzeak bertze, Ruper Ordorikak, Anarik, Amets Arzallusek, Iraia Eliasek, Joseba Tapiak, Onintza Enbeitak, JL Otamendik, Maialen Lujanbiok eta Mursegok. Aldez aurretik erosteko sarrerak agortu badira ere, igandean bertan erosteko aukera izanen da, 15 euroren truke.