24. Korrika

Korrikaren etorrera prestatzeko Baztango Korrika Batzordeak bilkura irekia eginen du ilbeltzaren 21ean

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 13a

Martxoaren 19tik 29ra eginen da Korrikaren 24. edizioa, eta martxoaren 24an izanen dugu eskualdean, tartean Baztandik ere pasako dela. Hori dela eta, Baztango Korrika Batzordea ilbeltzaren 21ean bilduko da, 18:00etan Elizondoko Suinki euskaltegian, eta herritar guztiak animatu dituzte parte hartzera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun