Noiz taldeak kontzertua emanen du larunbatean Zapatilleran

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 7a

Neguko kontzertuen zikloa antolatu du Zapatillerak eta ilbeltzaren 10ean izanen dute hirugarren eta azken emanaldia, Noiz postrock talde saratarraren eskutik

Taldeak bere lehen diskoa karrikaratu du azken urtean, Nola mozorratu zara? izenpean, eta zuzenean aditzeko aukera izanen da larunbatean 18:00etan Elbeteko Zapatilleran. Sarrerak bortz eurotan salduko dituzte, debalde Zapatillera Lagun txartela dutenendako.

Zapatillera Lagun

Zapatillera musika proiektua laguntzeko kanpaina martxan da oraindik ere. Elkartea osatzen duten musikariek gogorarazi dute Zapatillera Lagun txartela eskuragarri dela 30 euroren truke, horrekin, «gure proiektua aitzinerat eramaten laguntzeaz gain, kontzertuetarako sarrera dohainik izanen da».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun