Saran kokaturiko taldea da Noiz eta Lapurdiko eta Nafarroako taldekideak ditu: Ibai Zubeldia baterian, Liam Barrenetxe eta Xan Urbistondon gitarran, Xabi Bizkai ahotsean eta Iñigo Irazoki baxuan, grabaketetan nahasketetan.
Nola mozorratu zara da lehen diskoaren izena, eta Inguma karrikaratu duten lehen kanta. Diskoa iazko abenduan grabatu zuten analogikoan Berako Atala estudioan. Ibai Gogortza musikariaren laguntza izan dute bai grabaketetan eta bai entseguetan ere Ihauteri kantan izan ezin, bertze denetan Xabi Bizkai aritu da letragile.
Lehen kontzertua heldu den astean emanen du taldeak Irungo Lakaxitan, eta bertze hainbat emanaldi ere lotuak dituzte dagoeneko. Tartean, Berako Katakun izanen dira maiatzaren 24an.